XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etxe ziztrinean baikeunden.

Benetan koadro aparta eratzen du airean sudurra luzatu hantustez eta bekainak jasota destainati kazetari gizajoari begiratzean.

Amarekin primeran pasatzen da.

Nadiak argitaratzaileaz galdetu dit.

Hain urduri ez egoteko esan diot nik.

Azken buruan, horrelako gizon batek zeregin ugari samar izaten dituela.

Noiz erantzungo ote dit?

12.13. Gaur Nabilek paperezko isatsa jarri dio ingeles-irakasleari.

Tipo eztimetxa horrek benetan itxura barregarria zeukan horrela.

Gaur aitak bizkotxo-labekada bat hondatu du.

Orain egunak eta egunak eman beharko ditugu zera kiskali eta lehor hori jaten.

Ez dago pobreei ere saltzeko moduan.

Badira egun batzuk euria ari duela.

Oraindik ez da argitaratzailearen erantzunik etorri.

12.14. Nadiaren gurasoak jaialdi batera joan dira beren ni neba-arrebekin.

Bere etxera joan naiz eta non lo egiten duen erakutsi dit.

Berarekin etzan naiz ohe txikian.

Oso hurbil neukan etzanda eta bere ile ederren usain gozoa hartu ahal izan diot.

Badaki jazmina dela nire lore kuttunena.

12.15. Aupa!!!

Gaur erantzun du argitaratzaileak.

Gutun atsegin bat idatzi dit eta poemei onak iritzi die.

A zer zorakeria!

Nire poemetako bost, poeta gazteen liburu batean inprimatu nahi ditu.

Eta besteak ere ez dauzka txartzat.

Argazki bat bidali eta nahi dudanean bisita egin behar diot.